Funambulista

 

Estatuan oihartzun nabarmena duen autore eta interprete gaztea da Diego Cantero murtziarra. Bada hamarkada bat bere ibilbide musikalaren hastapenak egin zituela, adin nagusikoa izatera iritsi bezain pronto nazio mailako sari ugari irabazten hasi zen. Ordutik bakarkako hiru disko argitaratu ditu, eta 2010ean Funambulista lehen albuma plazaratu zuen. Bere abestiek hamabost milioi bisitatik gora jaso ditu Youtuben, eta plataforma digitaletan zein musika alorra jorratzen duten irrati eta telebistetan lehen postuak erdietsi ditu. Gainera, beste zenbait talderen diskoak ekoiztu ditu eta abestiak konposatu telebistarako eta artista entzutetsuentzat.

Kontzertu akustikoa izango da Eibarren eskainiko dutena, euren errepertorioko onena taularatuko dute; “Ya verás”, “Quiero que vuelvas” (‘Perdona si te llamo amor’ filmeko bandako kanta), “Quédate”, “Hecho con tus sueños” (2014ko Gabonetako Suchard kanpaina), “Tuvimos suerte” (‘Familia’ Telecinco kateko telesailaren sintonia) besteak beste.

 

Sarrera: 15 €  

Aurre salmenta:

EIBAR: Trinkete - Portalea Taberna – Birjiñape – Xania – Caserio                                                                                                                                                                      

ERMUA: Caperos   ELGOIBAR: Lanbroa

Zer
Noiz 2016/04/02
22:00 - 23:55
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal