Euskal harriaren abd-ak

 

Beldurrezko euskal zinemaren abezea

“Euskal Harriaren ABDak” film kolektiboa: 26 film labur, beste horrenbeste zuzendarirenak, Katihotsak Logiak bilduta eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean aurkeztua.

Katihotsak Logia kultura elkarteko kideek, euskarazko B saileko zinema elikatzen eta indarberritzen segitzen dute, beren aurreko lanetan egin zuten bezala (“Joxean’s Hil Eben” y “Ataun of the Dead”); bide horri jarraituz, 7 euskal probintzietako 26 zinemagile errekrutatu dituzte, eta film labur bana egiteko eskatu diete, bakoitza euskal alfabetoko letra batean oinarrituta.

Zuzendariek agindu bakarra zuten: euskal kulturako elementuetan oinarrituta, beldurrezko, fantasiazko edo zientzia fikziozko ikus-entzunezko lan bat sortu behar zuten euskaraz. Zinemagile profesional zein hasiberri horiek pantailaratu dituzten 26 lanak, “Euskal Harriaren ABDak” film luzea osatzen dute.

 

Euskadi  2015  126 min.

Euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin.

Ideia originala: Katihotsak Logia.

Zuzendaritza, gidoia eta produkzioa: Askatu Piztiak, Berantiarrak, Kkinzona, Eneko Olazabal, Katihotsak, Belegor Anaiak, Robert Robichet, Chochowsky Ahizpak, AK47, Maritalavista, Ziritranka Filmak, Palangana, Patatoak, Paradixu Zinema Zineforuma, Islandia Produkzioak, Hedoi Etxarte, Alexandre Garacotche, Xumar Altzugarai, Elsa Oliarj Ines, Koldo Almandoz, Iñigo Acha, Patea Produkzioak, Ander Bolibar, Jazpana!, Jorge Gil, Ane Urkiola.

 

www.euskalharriarenabdak.com

Zer
Noiz 2016/01/28
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal