El niño erizo

1991. urtean sortutako La Machina Teatroren ikuskizunak nazio, zein nazioarte mailan antzeztuak izan dira, toki gehienetan arrakasta ugari eta hainbat sari ospetsu jaso izan dituztelarik, besteak beste Max de las Artes Escénicas Sarietan Errebelazio Ikuskizun hoberenarena. Oraingo honetan alemaniako herri folkloretik Grim anaiak bildutako ipuin ezezagunetakoa aurkezten digute. Erdi ume, erdi kirikino den Juan pertsonaiak bizitzen dituen esperientzien bitartez norbera eta besteak baloratzeari buruzko hausnarketa proposatzen da, azken finean berdintasunak eta desberdintasunak dauzkaten baloreak ezagutu eta onartzea. Antzezlan honetan gai biak lantzen dira ironiatik, komikotasunetik eta umeena propio den “gaiztakeria inozotik” eta entretenitzeaz gain, helburua da ikusleak balore baikorrak barneratzea. Kirikino izan ez nahi duen umeak ama eta printzesaren begietan maitasuna nabaritzen duenean baztertu egiten du arraroa izatearen sentimendua. Zeren guztiok gelditzen gara korapilatuta besteen begiradetan.

 

La Machina Teatro - Cantabria   

Antzezleak: Patricia Cercas, Fernando Madrazo

Musika: Nacho Mastretta

Jantziak: Paula Roca

Eszenografia eta argiztapena: José Helguera, Víctor Lorenzo

Panpinak: Miguel Angel Infante

Zuzendaritza: Rita Cofiño, Francisco Valcarce

Iraupena: 60 min.

Prezioa: 5 €     

HAUR ANTZERKIA

Zer
Noiz 2016/03/12
17:00 - 18:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal