El arte de la entrevista

Iraya Producciones

20 €

Antzezleak: Alicia Hermida, Luisa Martín, Elena Rivera, Ramón Esquinas

Autorea: Juan Mayorga

Zuzendaria: Juan José Afonso

www.irayaproducciones.com

Obra honetan bost pertsonaia daude: hiru emakume, gizonezko bat eta bideo kamara bat. Teilatupe berean bizi direnak emakumeak andre zahar bat, bere alaba eta biloba dira; gizona arrotz bat da; kamera bonba bat. Beste edozein bezalakoa ematen duen egun batean, eskolarako material gisa itxuratuta, kamera etxean sartzen da.

Kameraren alde batean eta bestean, emakumeek elkarrizketatzera jolasten dute. Jolasean, barre egiten dute eta baita min hartu ere. Min handia. Elkarrizketa bat arau propioak dituen hizketaldia da, hauetan ga-rrantzitsua dena: nik galdegin egiten dut, zuk erantzun eta isiltasuna ere erantzun bat da. Elkarrizketa bera jasotzen duen kamera baten aurrean egiten bada oso jolas serioa da. Elkarrizketa bat labana da. Antzezlanean zehar, hizketaldiak gatazkan sartzen dira, batak eta besteak min ematen diote elkarri. Kamera etxean sartu eta betiko ezegon-kortzen du, familiarteko bizitzan bizi izandako aurretiazko egun denei esanahi berri bat emanez eta hiru emakumeak inoiz elkar ikusi ez duten bezala ikusaraziz. Kamerak egun bakoitza egun mingarri bilakatzen du, baina baita iraganerako esperantza ekarri ere. Iragana etorkizuna bezain zabalik dagoela jabetuko dira Cecilia, Paula eta Rosa.

Eta gizona? Lehen esan bezala, gizona arrotz bat da.

Juan Mayorga

Zer
Noiz 2015/10/09
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal