Eibarko Ignacio Zuloagaren egungo islak

 

Ikasleak protagonistak

Badira urteak Ignacio Zuloaga Institutuan Batxilergoa ikasten ari diren gazteen artelanen erakusketa burutzeko apustua egin zela, hein handi batean batxilergo artistikoa egiten ari diren ikasleen lanak egongo dira ikusgai. Ikasketa artistikoak egitearen aldeko hautua egin duten ikasleen obrak jendearengana hurbiltzea da erakusketaren xedea, kurtsoan zehar gauzatzen dituzten artelanak plazaratu asmoz. Ekintza hau Portaleko erakusketa aretoan egiten da eta 2 astetako iraupena izaten du.

Ikasleek ikasgai ezberdinetan landutako hamaika lan izango dirá ikusgai: marrazketa tekniko eta artistikoa, diseinuaren oinarriak (barne diseinua, grafikoa eta industriala), margogintza, zeramika, argazkigintza, ikus-entzunezko kultura... Artista gazteek, gelako egunerokotasunean gauzatzen dituzten lanak erakutsiko dira, hau da, ez bereziki okasio honetarako prestatutako artelanak, kurtsoan zehar klase ezberdinetan burutzen dituztenak baizik. Horregatik hartzen du erakusketak “Ignacio Zuloaga Institutuaren Egungo Islak” izena.

Aurtengo ediziorako bada berritasun nabarmen bat, beste askoren artean. Hain zuzen ere 4x2 metroko tamainako bi mural  gaurkotasun handiko gaiaz eramango dituzte. Portaleko  erakus-aretorako, bakoitza bost ikasleren artean gauzatutako obrak dira. Jarduera hauek ikasleak bakarkako lanetan ez ezik taldeko lanean trebatzeko planteatu dira, elkarrekin lana nola egiten den ikas dezaten.

 

asteartea - igandea    18:30 - 20:30

Zer
Noiz 2017/04/07 18:30
2017/04/30 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal