Eibarko Artisten Elkartea

 

50. URTEURRENA

 

1966. urtean hasi zen dena. Pinturarako zaletasuna zuten lau lagun bildu, eta Eibarren artisten elkarte bat sortzea erabaki zuten. Lau lagun haiek Jose Kareaga, Paulino Larrañaga, Dioni Murua eta Alejandro Marful izan ziren; handik gutxira, hasierako taldeari beste hauek batu zitzaizkien: Fernando Martín, Victoriano Mandiola, Paco Alustiza, Félix Gómez, Cleto Unzueta eta José Ignacio Iraegi.

Talde hura Eibarko artista ospetsuen erakusketak antolatzen hasi zen, hala nola Igancio Zuloaga, Jacinto Olabe eta Carlos Elgezuarenak, eta baita beste herri batzuetako artista ezagunenak ere.

Elkartea 1975ean legeztatu zen entitate gisa. 50 urtetan zehar, etengabe jardun du arte-jarduerak sustatzen, hala nola gure Elkarteko artisten urteroko talde-erakusketa, edo azaroan, San Andres jaietan egiten den aire libreko pintura-lehiaketa. Azken urteotan, Eibartik kanpo ere egin izan dira erakusketak, besteak beste, Ermuan, Durangon, Markinan eta Bergaran.

170 bazkide ditu egun Eibarko Artisten Elkarteak; haien artean denetik dago. Batzuk jarduera artistikoren batean aritzen dira, beste batzuek noizean behin beren lanen batekin parte  hartzen dute, eta beste hainbatek, besterik gabe, artearekin harremanetan egotea gustuko dute.  Elkartearen erakusketetan, arte-diziplina askotariko lanak aurkezten dira, teknika eta estilo desberdinetan: pintura, eskultura, marrazkia, grabatua, taila, zeramika, argazkia…

 

 

Todo comenzó el año 1966 entre cuatro amigos aficionados a la pintura, José Kareaga, Paulino Larrañaga, Dioni Murua y Alejandro Marful, quienes tuvieron la idea de crear una Asociación Artística en Eibar. A este grupo inicial se sumaron poco después Fernando Martín, Victoriano Mandiola, Paco Alustiza, Félix Gómez, Cleto Unzueta y José Ignacio Iraegi.

Sus primeros trabajos consistieron en organizar exposiciones de artistas locales consagrados, tales como las de Ignacio Zuloaga, Jacinto Olabe y Carlos Elgezua, y las de otros artistas consagrados de otras localidades.

La Asociación Artística de Eibar se legalizó como entidad en 1975. A lo largo de 50 años no ha parado de promover actividades artísticas tales como la exposición colectiva anual o el Concurso de Pintura al aire libre que se celebra en noviembre de cada año, por fiestas de San Andrés. En estos últimos años también se ha optado por salir a exponer en otras localidades fuera de Eibar, como Ermua, Durango, Markina y Bergara.

La asociación cuenta con 170 socios, entre los que se mezclan los que desarrollan alguna actividad artística, los que colaboran esporádicamente con sus trabajos y los que simplemente les gusta estar en contacto con el arte. En las exposiciones de la Asociación se presentan trabajos de diferentes disciplinas artísticas, técnicas y estilos: pintura, escultura, dibujo, grabado, talla, cerámica, fotografía…

Zer
Noiz 2016/04/08 18:30
2016/04/30 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal