Édipo

 

Badira hogei bat urte Companhia do Chapitô antzerki taldeak eskaini zuela Eibarren Tal vez Camões. Hura izan zen taldea Portugaletik irteten zen lehenetariko aldia. Ohore bat Jardunaldientzat. Konpainiak muga eta hesi linguistikoak gainditzea lortu ditu antzezleen lan fisikoari eta etengabe garatzen duten sormen kolektiboari esker, horrela keinuan eta irudian oinarritutako ikuskizunek bere izaera unibertsala adierazten digute. Jardunaldien aurreko edizioetan eskainitako O grande criador eta Perro que muere no ladra ikuskizunei esker aukera izan dugu konpainia honen garapena ezagutzeko. Bietan keinuaren indarra eta nagusitasuna agerikoak dira, baina aldi berean testuaren garrantzia astiro-astiro nabariagoa eta esanguratsuagoa izaten joan da. Aurten aurkezten diguten Ediporen bertsioari dagokionez esan behar da, heriotzara daraman istorio tragiko hau umorearen bidetik landu eta garatu dutela. Badakigu humoreak gure gizartearen errealitate fisiko eta sozial guztiak kolokan jartzeko adina indar baduela. Ondorioz, ikusleak ezingo du bere jarrera kontrolatu eta barreak ozenak izango dira istorio tragiko eta iluna garatzen duen antzezlan honetan.

 

Companhia Do Chapitô - PORTUGAL 

Antzezleak:  Jorge Cruz, Nadia Santos, Tiago Viegas

Argiztapena: Samuel Rodrigues

Zuzendaritza: Jose Carlos García

Iraupena: 75 min.

Prezioa: 12 €

Zer
Noiz 2016/02/18
20:30 - 21:45
Non Hezkuntza Esparrua
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal