Debabarreneko I. gazta jardunaldiak

 

Debabarreneko Gazta Azoka

Eskualdeko baserritar gaztagileak ezagutzeko aukera ezin hobea, gazta erosteko aukera baita gaztagileak ezagutzeko ere. Gainera, interesa duenak beraien produkzioa eta artzaintzari buruz sortzen diren zalantzak zuzenean argitu ahal izango ditu eta 5 euroren truke azokan parte hartzen duten gaztak dastatzeko aukera izango du.

11:00.- Eibarko Mandiola Goikoa baserriko artaldea Matsariara iritsiko da eta, Eibarko kaleak gurutzatuz, Untzagaraino joango dira.   Ardiek burutuko duten ibilbidea honako hau da: Matxaria, Ibargain, Blas Etxeberria (Pagei), Coliseoko atzekaldea, Errebal, San Juan, Untzaga. Bueltan, berriz, Kalbeton, Bidebarrieta, San Agustin, Coliseo, Blas Etxeberria, Ibargain, Matxaria zeharkatuko dituzte.

11:00etatik aurrera, Untzagako karpan:

  • Ogia egitearen prozesua, Eibarko Sosola baserriko Aizpearen eskutik.
  • Gazta egitearen prozesua, Elgoibarko Mausitxa baserriko Iñaki Ansolaren eskutik  
  • Artilea lantzearen prozesua eta tintaketa Eibarko Miren Torrealday “ardilanak”-en eskutik. Tintaketa produktu naturalez egingo da, hala nola, kipula azala, intxaur oskol azala ….

 
                                           

Antolatzaileak:  DEBEMEN, Idiazabal Gazta Jatorri Deitura , Eibarko Udala.

 

Zer
Noiz 2016/10/16
10:00 - 14:00
Non *
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal