Caperucita Feroz

 

Ikuskizun jostagarri bat sortzeko xedez vaudeville modura sorpresa bat bestearen atzetik lotzen duen komedia musikala non pasioa, dibertimendua, izua eta azpikeria izango diren bakoitzak bere nahi eta desio ezkutuenak lortzeko erabiliko dituen amarruak.

Emanaldi honek ipuin tradizionala iraultzen du; helburu bat lortzeko ez dago eskrupulurik, grinak ez du arrazoirik eta Pandora kaxa edonoiz ire-kitzen da, irrika materiala eta haragizko desira hotel berbereko pasilloan gurutzatzen dira.

TXANOtarrak eta OTSOtarrak historikoki aurkari diren bi familia dira. Txanotarren AMONA otsota-rrek urteetan gobernatzen duten hotelaren jabea da, eta irailean iraungitzen zaie errenta zaharra. Hain zuzen ere, ezusteko batek bertan elkartuko ditu bi familiak, Benidormen egoitza duen “BASOA Hotela” delakoan.

OTSO lirain eta gazteak kointzidentzia hau baliatuko du AMONA zaharrari kontratuaren berritzea lehen gozatzen zituzten baldintza berberekin sinarazteko. Baina bere misioan TXANOGORRITXU gazte erakargarriarekin gurutzatuko da, AMONAk dokumentuak bere eta bere amaren onerako sina ditzan ahaleginetan dabilen neskarekin. BASOA izango da baita TXANOGORRITXUk eta OTSOAk lehenago izan zuten erakarpena berreskuratzeko lekua.

 

10 €  

glu glu

 Egilea - Zuzendaria: Galder Perez

Antzezleak: Ylenia Baglietto, Olatz Ganboa, Lander Otaola, Leire Ucha, Mikel Losada, Mari Cruz Melgosa, Diego Pérez

 www.glugluproducciones.com

Zer
Noiz 2016/09/23
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal