Cada cosa a su tiempo

BMP - Madrid

Esperimentazio erritmikoan eta bat-batean sortutako irudi eta testuretan oinarritutako musika-irudi esperientzia bizitzeko aukera izango duzue emanaldia ikustera etortzen zaretenok.
Ikuskizun honek bizitzan eta musikan erritmoak izandako ibilbidea aztertzen du. Gure egunerokotasuneko mugimenduen eta sentsazioen protagonista da perkusioa eta aukera izango dugu erritmoaren ezaugarriak eta kualitateak ezagutzeko musikaren oinarri eta motore bezala.
Esperimentaziorako gune bat haurrei musikaren
oinarriko kontzeptuak hurbiltzeko ikus-entzunen eta
zuzeneko interpretazioaren bitartez.
Hiru musikari handi eta bideo artista batek ikuslegoaren
aurrean paisaia harrigarria sortuko dute soinu eta
irudien bitartez.

Perkusio-joleak: Pablo MARTÍN JONES, Martín BRUHN, Borja BARRUETA
Arte Bisuala: Cecilia MOLANO

Zuzendaritza: BPM
Iraupena: 60 min.

Zer
Noiz 2016/05/17
15:00 - 16:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal