BROTHERS IN BAND - The very best of DIRE STRAITS

 

BROTHERS IN BAND

DIRE STRAITS talde baten izena baino gehiago da, 1978 eta 1991 urteen arteko musika modernoaren historiako kondaira bat da. Eta BROTHERS IN BAND tributu banda bat baino gehiago da, hain da maila handikoa eskeintzen duten musika ikuskizuna, Guy Fletcher berak (1984tik DIRE STRAITS eta Mark Knopfler.en teklatua) jatorrizkoekin nahastu zituela: “Why Aye Man jotzen ari ziren eta onartu beharra daukat gure grabazio bat zela pentsatu nuela”. BROTHERS IN BAND-ek xehetasun guztiak zaintzen ditu taularatzen denean, DIRE STRAITS taldearen historiako azken kontzertua birsortzeko. Talde mitikoak Zaragozan eman zuen azken emankizuna 1992an, eta “On Every Street” bira mundialari amaiera emateaz gain bere karrera artistikoa ere amaitutzat eman zuten bertan.

Mark Knopflerren gitarra eta ahotsa ezinbestekoak izan badira DIRE STRAITS-en, berdina gertatzen da Oscar Rosenderekin. Bere ahotsak, keinuak, adierazkortasunak eta batez ere kitarra jotzeko daukan modu ikusgarriak inoiz bueltatuko ez den garai hartako Mark Knopfler erakusten digute; jada memoria kolektiboarenak diren doinuen eskutik eramaten zigun hura, bere eskuen azkartasunarekin ahozabalik uzten zigun bera eta hain berezi egiten zuen gitarra jotzeko modua.

Ez du garrantzia gutxiago Oscar Rosende laguntzen duen aparteko banda, DIRE STRAITS-en agur bira errepikatzen duen formazio berdina osatzen duten maila handiko musikariak: gitarra erritmikoa, baxu elektrikoa, bi teklatu, bateria bat, perkusio-jole bat, saxofonista bat eta hain berezia zen Pedal Steel Guitar. 9 musikari haiek azkenekoz taularatu ziren 1991 hartan, eta momentu hura omentzen duen denboraren makina honetaz milaka zalek gozatu dute.

Goza ezazu zeuk ere DIRE STRAITS-en denboraren ma-kinaz BROTHERS IN BAND-ekin!

 

Sarrera: 28 €

Zer
Noiz 2016/12/29
20:30 - 22:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal