Bilboko korua eta ganbera-orkestra

 

40 urte musikaz blai

Bilboko Kamera Musikaren Elkartea

1977an eman zituen bere lehen hatsak talde honek. Melomania eta batez ere ahots musikarako zaletasuna komunean zuen bilbotar koadrila bat elkartu zen eta euren amets musikala egi bihurtzea erabaki zuten. Horrela, Bilboko Kamerako Abesbatza zeritzon ahots taldea jaio zen.

Bizirik daramatzan urte hauetan zehar ehunka kontzertu eman ditu Bilbon, Bizkaian barrena aritu dira eta Espainiako beste hiri batzuetan emanaldiak eskaintzeaz gain atzerrian ere izan dira. Beti ere kalitatezko errepertorio kultu eta finaz, berrikuntzei ere tartea eskaintzeko malgutasunarekin.

Musika taldea abesbatzako (sopranoa, kontraltoa, tenorea eta baxua) 20 kidek eta orkestrako partaide diren (biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, flauta, zeharkako flauta eta klarinetea) beste horrenbeste pertsonek osatzen dute. Hilario Extremiana da denak gidatzeko ardura duena, eta lan hau Gasteizko Udal Bandaren zuzendaritzarekin uztartzen du. 

Sarrera: 8 €        COLISEOAREN LAGUNA: 6 €

Zer
Noiz 2017/02/03
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal