Amazonía

 

Ensamble Moxos - Bolivia

Ensamble Moxos taldea, San Ignacio de Moxos hiriko Instituto Superior de Música y Turismoren ikur nabarmena, Boliviako ekialdeko kultura-enbaxadore nagusia bihurtu da, bai bere ekoizpen diskografiko ugariaren bitartez, bai publikoaren eta adituen ahobatezko goraipamena lortu duten bira nazional eta nazioarteko sarriei esker. Azken hamarkadan emandako bostehun kontzertu inguruk eta sei CDen eta DVDaren milaka kopia saldu izanak bermatzen dute haien ibilbidea.

Haien ikuskizunek —koloniaren garaian misiolari jesuitek Europatik inportatutako musikaren eta bertako adierazpenen artean sortu zen mestizajearen amalgama— ikuslea harrapatzen dute beren sormenarengatik eta erakustaldi koreografiko zainduagatik; izan ere, haietan elkartzen dira musika, kantua, dantza eta antzezpen dramatikoak. Polibalentziak bereizten ditu Raquel Maldonadok zuzentzen dituen taldekide gazteak, den-denak San Ignacio de Moxosko indigenak. Eszenatokian frogatzen dute beren aldakortasuna, haietako bakoitzak kontzertuetan hainbat rol jokatzen baititu.

 

5 €  

Zer
Noiz 2016/09/29
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal