20 urte

 

Orain dela 20 urte eta 4 hilabete zabaldu ziren Portaleko ateak. Aguirre y Aranzabal arma tailer zaharra kultur gune bilakatu zen, eta horrela, hamaika ekintza hartzen hasi zen.  Bigarren solairuan erakusketa aretoa jarri zen; zazpiehun metro ka-rratuko espazio irregularra, estruktura zirkularrekoa, zatigarria, kupula batek koroatua, horma zuriekin eta lurra gris argia. Artisten eta hauen proposamen plastikoen eskura zegoen eremu neutro bat. Udaletxeko patioko erakusketa toki ohia ordezkatu zuen.

Portaleako lehenengo erakusketa Eibartikan izan zen, herriko hamaika artistaren obrek osatua. Xede nagusia momentu hartan, 1996ko irailean,  Eibarren zegoen sorkuntza erakustea zen.

Hogei urte pasa dira eta hauetan guztietan ehunka artistarentzat erronka izan dira horma, lur, sabai eta aretoko gune guztiak. Espazioari eta ikusleari egin diote aurre euren lanekin, eta beraien ibilbide artistikoan mugarri suertatu da.

20 urte erakusketa Portaletik pasa diren artista askoren bilgune izango da, publikoarekin eta aretoarekin berriro topo eginez, eremu honek lurraldean duen sendotasunaren erakusleiho.

 

AINIZE TXOPITEA  - AITOR ETXEBERRIA  - AITOR SARASKETA - ALBERTO  REMENTERIA - ALFONSO GORTAZAR - ANA RIAÑO - ÁNGEL GÜENAGA - BINGEN DE PEDRO - CARLOS  IRIJALBA - DANIEL TXOPITEA - DORA SALAZAR - ESPERANZA ZABALA - ESTHER GALARZA - FERNANDO BEORLEGUI - FERNANDO DE VICENTE - FERNANDO MARDONES  - FITO RAMIREZ- ESCUDERO - GORKA LARRAÑAGA  - IGNACIO GIMÉNEZ -  INÉS MEDINA -  IÑAKI LARRAÑAGA - IÑIGO GARATU - ION ERRAMUN ETXEBERRIA - ISMAEL IGLESIAS - IZASKUN ALVAREZ GAINZA - JABIER VILLAREAL - JON ZUBIAUR - JOSÉ ANGEL LASA - JOSÉ ANTONIO AZPILICUETA - JOSÉ MIGUEL UTANDE - JOSÉ RAMÓN ELORZA - JOSÉ ZUGASTI - JUAN DE LA RICA - JUAN IGNACIO MENDIZABAL - JUAN LUIS BAROJA COLLET - JUAN SAGASTIZABAL - KOLDO ETXEBARRIA - LUIS  FUENTE GÁRATE - MAITE ARRIAGA - MARIA ROMERO LASPIUR - MARINA ETXEBERRIA - MARINO PLAZA-  MARIO MARINI - MIRIAM ISASI - PATRIK GRIJALVO  - PELLO ALBERDI - RICARDO AZKARGORTA  -  ROSA VALBUENA - SHAKTI OLAIZOLA - SUSANA JODRA - TXARO ARRAZOLA - USOA FULLAONDO - XOSÉLOIS CARREIRA 

 

asteartea - igandea    18:30 - 20:30

 

katalogoa

Zer
Noiz 2017/01/20 19:00
2017/02/19 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal