'1905 BOJ 2015' aldi baterako erakusketa

BOJ OLAÑETA SL enpresa eibartarrak, bere sorreraren 110. urteurrena dela eta, 1905 BOJ 2015 erakusketa antolatu du, Armagintza Museoan, Portalean. Erakusketa ikusgai egongo da azaroaren 12tik 29ra bitartean.

110 urte hauetan egindako lanak erakutsiko dituzte bertan. Lantegiaren hastepenetatik hasi - dominen estanpatua, plaka esmaltatuak, sarrailak, giltzarrapoak –eta enpresa ezagunago egin duten bestelako produktuekin jarraituta—latak irekitzekoak edota kortxoa ateratzekoak—.

Erakusketa hau enpresaren sortzaile izandako Manuel Barrenechea, Bernardo Olañeta eta Vicente Juaristi omenaldia izango da.

Inaugurazio ekitaldia azaroaren 12an izango da, osteguna, arratsaldeko 18.30etan, Armagintzaren Museoan.

Sarrera librea izango du erakusketak museoko ohiko ordutegian.

Informazio gehiago www.armia-eibar.eus

Zer
Noiz 2015/11/12 18:30
2015/11/29 13:00
Non Armagintza Museoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal