06/16

 

Gorka Larrañaga

Gorka Larrañaga artista plastikoak (Azkoitia, 1794) 06/16 erakusketa aurkeztuko du otsailaren 29tik aurrera Portalea aretoan. Erakusketan, azken hamar urteotan Mexiko hirian egin dituen hainbat obra jarriko ditu ikusgai. Izan ere, Gorkak Eibarren jardun zuen margolaritza-eskolak ematen Mexikora joan aurretik, Portaleko marrazketa-eskolan hain zuzen ere, eta beti azpimarratzen du lana hura izan zela beretzat artearen munduarekiko benetako lehen kontaktua. Horrexegatik aukeratu du Portalea azken 10 lan-urte hauen ondorio formalen zirkulua ixteko.

2006an iritsi zen Mexiko hirira Gorka Larrañaga; harrezkero, bere lanak izan duen bilakaerak, Mexikoko arte garaikidearen idearioan pixkanaka kokatzera bideratu du: esku-hartzeak, erakusketak, topaketak eta kultura-kudeaketa egin ditu, beti ere esperimentazioaren berritasunaz.

Barrokoaren eragina ageri da Mexikoko egunerokotasunaren gaur egungo irudi askotan, eta horrexek erreskatarazi dio Gorkari erabilera arrunteko elementu horietako zenbaiten balio ikonografikoa, hala anbiguotasunetik erreskatatu eta sakon-sakon aztertzeko. Bere lanetan Mexikoko elementuak txertatzeko beharrizan horrek du jatorria lengoaia piktoriko berri bat gaur egungo ikusleekin lotzeko beharrizanean. Haren ikerketa formalak marrazketa (Mexikon berreskuratu zuen lengoaia) eta margolaritza ez ezik, objektua ere hartzen du, baita instalazio-izaera duten autoen zati eraldatuak.

Ahalegin handiz, Mexiko hirian, Quiton eta Txileko Santiagon sakabanatuta zeuden hainbat obra bildu ditu Gorkak, eta Euskadin erakutsiko dizkigu, horietako asko lehenengo aldiz.

Zer
Noiz 2016/02/19 18:30
2016/03/20 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal