Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Damaskinatua

Damaskinatuaren industria erraz asimilatu zen Eibarren eta eskualdean, non ez ziren inoiz falta izan armak edertzen jarduten zuten artistak, nahiz eta ekoizpen nagusia helburu militarretara bideratzen zen eta, beraz, normalean apaindurarik gabea izan.

Damaskinatuaren industria erraz asimilatu zen Eibarren eta eskualdean, non ez ziren inoiz falta izan armak edertzen jarduten zuten artistak, nahiz eta ekoizpen nagusia helburu militarretara bideratzen zen eta, beraz, normalean apaindurarik gabea izan. Horrela, zuloagatarrek Eibarko damaskinatua sortu zutenean, bazegoen aurretik heredatutako joera bat.

Damaskinatuak aplikazio ugari zituen eta ditu. Aplikazio nagusienetako bat armetan aurkitzen dugu: alde batetik, artisauaren izena, fabrikazio-urtea, eskaintzak eta armaren identifikazioaa txertatzeko balio zuen.

Apainketarako ere erabiltzen zen, akanto-orriak, arrokaiak, dragoiak eta kartelak erreproduzituz, forma lisoan edo erliebean, eta berdin ehizarekin lotutako animaliei buruzko irudiak, eskopetetan grabatzen zirenak. Damaskinatuaren beste aplikazio batzuk bitxigintzako piezak dira.

Lanerako tresna gisa, funtsezkoa da burdinurtuzko bola, euskarri edo oinarri gisa balio duen egurrezko triangelu baten gainean jarria. Urrezko haria leun kolpatzeko eta oinarri lauko puntzoi baten bidez txertatzeko, mailu txiki bat erabiltzen da, oso arina eta aho zabalekoa, grabatzaileek erabiltzen dutenaren oso antzekoa.

("El Damasquinado de Eibar" liburutik ateratako informazioa, Juan SAN MARTINek, Ramiro LARRAÑAGAk, eta  Pedro CELAYAk egina eta Eibarko Museoaren Patronatuak 1981ean argitaratua).