Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

XI Juan San Martin bekaren aurkezpena.

Juan San Martin bekaren 11.edizioa aurkeztu berri dute. Eibarko Udaletxeak antolatuta, Udako Euskal Unibertsitatatearen laguntzarekin, Juan San Martin bekak helburu bikoitza du, euskarazko ikerketa sustatzea eta Juan San Martin euskalari eta ikertzaile eibartarra omentzea.

11.edizioaren ikerketa esparrua kazetaritza izango da. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 2an hasi eta urriaren 11an amaituko da. Beka, 9.000 eurokoa da.