Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

V Ikasenpresa azoka

Bostgarren urtez jarraian, Eibar ekintzailetasunaren hiriburua bilakatu da, Ikasenpresa Azokaren eskutik. 
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako Lanbide Heziketako 53 ikastetxetako 1.000 ikasle inguru bildu dira Unzagan jarritako bi karpetan. 
TKNIKAk, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailaren menpe dagoen Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza zentruak antolatu du azoka, Eibarko Udaletxearen laguntzarekin eta Lanbide Oinarrizko Heziketa zentroaren partehartzearekin.