Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udako merkealdien azoka

Udako merkealdien azokaren edizio berria jarri da martxan. Eibar Merkataritza Gune Irekiak sustatuta, Udaletxearen laguntzarekin eta Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna sailaren diru-laguntzarekin, bederatzigarren ediziora iritsi da azoka. Merkatari eibartarrek euren produktuak deskontu handiekin eskeini ahal izatea da ekimenaren helburua.

 

Uztailaren 22tik 24ra ospatuko da Toribio Etxebarria kalean kokatu den azoka, ordutegi zabalarekin. Goizeko hamarretatik arratsaldeko zortziak arte egongo da zabalik. 25 dira, guztira, bertan postuak ipini dituzten dendak. Jantziak, oinetakoak, lentzeria, kirolak, dekorazioa eta osagaiak aurki daitezke, bestak beste, azokan.