Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ideia eta proiektu ekintzaileen ON EKIN l lehiaketa (Ekingune).

Ekingunek Debabarrenako Enpresa Ideia eta Proiektuen Lehen Lehiaketaren sariak banati ditu, Eibarko Klub Deportiboan ospatutako afariaren ondoren.

 

40 bat pertsona bildu zen bertan. Ekintzaileak, ordezkari publikoak eta enpresariak, erantzunkizun berearekin, haiek aukeratu behar izan baitzuten, enpresa ideia eta proiektuen lehiaketaren lehen edizio honen irabazlea, aurkeztutako zortzi kandidaturen artean.

 

Hirugarren postuan amaitu zuen ekimena, Kerala Estetika zentroko Yoana Rocharena izan zen. On Line denda gizatiartzeko bideobloga aurkeztu zuen, hain zuzen ere eta bere ideiari esker, publizitate moduloa izango du doan Ekinguneren web orrian sei hilabetez.

 

Bigarren postuan, etxeko aurrezte energetikorako ziurtagiriak egiten dituen Zualda Certificacioneseko Idurre Zuazuaren ideia geratu zen. Honi esker, Ekinguneko kuota ordainduta izango du sei hilabetez.

Irabazlea, azkenik, Yanarte Designing enpresako Nagore Tena mutrikuarra izan zen. Bere idea, sakotontzi kit bat, ergonomikoa, diseinozkoa eta praktikoa.