Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Geltoki Market Eibarren. Zona 10.

Estaziño kaleko inguruko merkatari, auzoko eta ostalariek osatutako Zona 10 kolektiboak, 2. Geltoki Marketa antolatu zuen larunbatean. Hainbat erako produktuak eskeini ziren azoka honen bigarren edizioan: berriak, artisau-produktoak, bigarren eskukoak... Eta mota desberdinetakoak, jantziak, oinetakoak, osagaiak, liburuak, dekorazio-artikuloak etabar. Sekulako ikusmina sortu zuen ekimenak eta partehartze arrakastatsuan nabaritu zen. Larogei postu baino gehiago jarri ziren Estaziño kalean eta, oraingo edizio honetan ibilgailuen zirkulazioa debekatu zenez, erosle eta bisitarien irisgarritasuna erraztu zen. Milaka pertsona hurbildu ziren Geltoki Marketera, larunbatean egin zuen eguraldi zoragarria aprobetxatuz.