Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskadiko Ekintzailaren azoka. EJE Proyektua.

Bigarren urtez jarraian, Eibarrek Euskadiko Ekintzailearen Azoka jaso zuen atzo, erdi eta goi-mailako prestakuntza zikloetako ikaslei zuzenduta. Karnabaletarako Unzagan jarritako karpan eta Udaletxeko arkupetan banatuta, Euskadiko Lanbide-Heziketa zentroen ikasleek sortutako 120 enpresa berri bildu ziren. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak koordinatzen du ekimena, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa den Tknikaren bitartez, erdi eta goi-mailako heziketa zikloetako ikasleei zuzendutako Enpresa Gazte Hezitzailea programaren barruan. Bildutako Lanbide-Heziketa 36 zentro, 500 ikasle eta 120 standen artean, bi eibartar zeuden, biak Armeria Eskolakoak: batak artisau-jaboia eta besteak hainbat produkutuen diseinu pertsonalizatuta lantzen du.