Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Españako itzulia Eibarren.

Españako Itzuliaren hirugarren etapa Arraten amaitu zen abuztuaren 20an, Eibarrek hilabete honetan bizi izaten duen lasaitasuna hautsiz. Arlo guztietako jardueren beherakada ekartzen duen hilabeteak, hauxe izan zuen, dudarik ez, gertakizunik nabarmenena. Lasterketaren erantzuna parekoa izan zen, txirrindulari handi baten garaipenarekin. Alejandro Valverdek bere izena idatzi zuen Arrateko helmugaren palmaresan, nazioarteko pelotoiaren ziklista garrantzitsuenekin bat eginez.