Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatu zuen

Eibarko Udalak bat egin du, aurten ere, Europako Mugikortasun Iraunkorraren astearekin. “Partekatzeak urrunago eramaten zaitu” lemapean, ekimen desberdinez osatutako egitaraua garatu du, mugikortasun iraunkor, garbi eta partekatuan oinarrituta.  Konzientziazio kanpaina da Mugikortasun Iraunkorraren astea. Bere helburua herritarrak sentsibilizatzea da, oinez, bizikletaz eta garraio publikotan ibiltzera animatuz. Europako hiriak garraio modu hauek bultzatzera animatzen ditu ere, behar diren azpiegituretan inbertituz.