Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko udala, hiriko Lanbide Heziketako ikastetxeen matrikulazioa bultzatu nahian.

Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza Sailak herriko Lanbide Heziketako ikastetxeen lana bultzatzen jarraitzen du, alde batetik, beren kalitate eta eskaintza zabalagatik; eta bestetik, ikastetxeek, Eibarren eta eskualdearen garapen sozioekonomikoarekin zeresan eta zerikusi handia dutelako. Helburu horrekin, ikastetxeetan matrikulatzeko sasoia gainera datorren egun hauetan, hainbat ekimen ipini dira martxan, lanbide heziketaren alorrean hiriak duen eskaintza zabala ezagutarazteko.