Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko 39. Antzerki Jardunaldien aurkezpena

Eibarko 39. Antzerki Jardunaldiak aurkeztu dituzte Udaletxeko Areto Nagusian. Bertan, hiriko egutegi kulturalak eskeintzen duen hitzordu paregabe honen xehetasunak ezagutarazi dituzte.
2016.urteko edizioa otsailaren 12an hasi eta martxoaren 16ean amaituko da. 22 funtzio ikusi ahal izango dira, 20 konpainia desberdinek eskainitak, Coliseo Antzokian eta Hezkuntza Hesparruan.
Ohiturari jarraituz, hitzaldi batek emango die hasiera Jardunaldiei. Veronica Forque aktore ezagunak eskeiniko du oraingo honetan, otsailaren 15ean Coliseo Antzokian.