Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Untzaga plazak pertsona nagusiei zuzendutako produktu eta zerbitzuen azoka hartuko du

2016/03/18

Azoka 2016ko apirilaren 16an eta 17an egingo da. Azokan parte hartu nahi duten komertzioek Pegorara jo dezakete apirilaren 8ra arte izena ematera.

Udalaren Garapen ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza sailak azoka bat antolatzeko asmoa du, pertsona nagusiei zuzendutako produktuak eta zerbitzuak dituzten Eibarko denda eta negozioek beren eskaintzaren berri eman dezaten. Horretarako, karpa bat jarriko da Untzaga plazan, apirilaren 16an (larunbata, goiz eta arratsaldez jarraian) eta 17an (igandea, goizez).

Azokan izena emateko epea apirilaren 8ra arte luzatu da. Parte hartu nahi duten komertzioek Pegorara jo dezakete eta bete beharreko baldintzak bi dira: Gizarte Segurantzan alta emanda egotea eta jarduera Eibarren eskaintzea.

Honako hau Udalak antolatzen duen gremioen bosgarren azoka da. Helburua da Eibarko merkataritzaren sektoreak kalera ateratzea ikusgai jartzeko eta, horrela, produktu eta zerbitzu horien erosketa bultzatzea.

Aurreko urteetan lau azoka egin dira hainbat esparru ekonomikoren inguruan: akademiak, garapen pertsonala, etxebizitzen birgaitzea eta estetika. Feria horietan 71 establezimendu bildu ziren, batzuk beteranoak, beste batzuk sortu berriak, eta, azokaren bitartez, beren lanaren inguruko informazioa partekatu ahal izan zuten, eta karpara hurbildu ziren pertsonekin harreman komertzialak egiteko aukera ere izan zuten.

Azokan parte hartzeko baldintzak kontsultatzeko SAKATU HEMEN.

Azokan parte hartzeko eskaera orria deskargatzeko SAKATU HEMEN.