XVIII. 'Ciencia en Acción' programaren amaiera ekitaldia hartuko du Eibarrek asteburuan

2017/10/04
Inaugurazio ekitaldia urriaren 6an izango da Ermuko Izarra Centre eraikinean, 19:00etan. Amaiera ekitaldia, berriz, Eibarko Coliseo Antzokian ospatuko da datorren igandean, urriak 8, 11:00etan. Bertan, sari banaketa egingo da. Aldez aurretik, 10:00etan, Enrique Zuazua matematikari eibartarrak hitzaldia eskainiko du toki berean, "Matematicas: pasión y profesión" izenburupean. Programa horren helburua da zientziaren komunikazio soziala sustatzea, zientziaren irakaskuntza berritzea eta hori nahiz teknika modu errazean gizartera zabaldu eta hedatzea.

Ermuak eta Eibarrek XVIII. ‘Ciencia en Acción’ nazioarteko programaren inaugurazio eta amaiera ekitaldiak hartuko dituzte urriaren 6an eta 8an hurrenez hurren eta 160 proiektu zientifiko baino gehiago ikusteko aukera izango dugu. Ekimenaren helburua da zientziaren komunikazio soziala sustatzea, zientziaren irakaskuntza berritzea eta hori nahiz teknika modu errazean gizartera zabaldu eta hedatzea. Programak heziketa zientifiko eta horren zabalkunderako plataforma eskaintzen du, ekimena hedabide eta ikastegientzat, nahiz hezkuntzaren maila guztietako irakasleentzat –unibertsitatea barne-, adin eta maila guztietako ikasleentzat zabalik dagoelarik. Programak zientzian trebatu eta hori hedatzeko plataforma eskaintzen du, portugesez nahiz gaztelaniaz hitz egiten dugun herrialdeentzat.

XVIII. edizioak "Ciencia en Acción" eta "Adopta una estrella" izeneko atalak hartzen ditu bere gain. Inaugurazio ekitaldia datorren ostiralean, urriaren 6an, izango da Ermuko Izarra Centre eraikinean, 19:00etan. Amaiera ekitaldia, berriz, Eibarko Coliseo Antzokian ospatuko da igandean, urriak 8, 11:00etan. Bertan, sari banaketa egingo da eta 475 pertsona baino gehiago egotea aurreikusten da. Ekimena babesten duten enpresa batzuk (AVIA, Tekniker, SD Eibar Fundazioa, Caja Laboral Euskadiko Kutxa) banatuko dituzte sariak. Estatu osoko ikastetxeetako 600 ikasle eta irakasle baino gehiagok eman dute izena Ermuan eta Eibarren izango diren ekitaldietan parte hartzeko. Guztira, 442 lan aurkeztu dira 'Ciencia en Acción' lehiaketara, eta, horietatik, 164 pasa dira urriaren 6an eta 7an Izarra Centren izango den finalera. Bertan, autonomia ezberdinetako eta Frantziako, Portugalgo, Kolonbiako eta AEBetako neska-mutilek egindako lanak ikusteko aukera izango da.

Urriaren 7an, beste hainbeste jarduera zientifikoak gauzatuko dira Ermuko Izarra Centre-en, Merkatu Plazan eta San Pelayo plazako kioskoan, 10:00etatik 20:30era. Halaber, Izarra Centre eraikinean egingo diren ekitaldietara autoz joateko interesa dutenei arren eskatzen zaie, aldez aurretik, 943 708 706 telefono zenbakira deitzea, beren izen-abizenak eta ibilgailuaren matrikula adieraziz.

Aurten, Ciencia en Acción programaren egoitza nagusi dira Ermua eta Eibar eta erakunde publiko eta pribatu askoren babesa izan dute programa aurrera ateratzeko, esaterako, CSIC, Lilly Fundazioa edo Fisika, Kimika eta Astronomiako elkarte espainiarrak, besteak beste. Hurbileko kolaboratzaileen artean ere aipatzekoak dira EHU eta Tekniker eta enpresen artean Tenneco edo Alfa Taldea. Halaber, Ermuko eta Eibarko Udalek “Ciencia en Acción” antolatzen duen erakundearekin lankidetza hitzarmena sinatu zuten.

Enrique Zuazuaren hitzaldia

Bai inaugurazio ekitaldian (Ermuko Izarra Centre-en) bai amaierakoan (Eibarko Coliseo Antzokian) hartuko dute parte Ermuko Carlos Totorika eta Eibarko Miguel de los Toyos alkateek, baita Ciencia en Acción erakundeko zuzendari den Rosa Mº Rosek ere. Azken horrek, dominak eta diplomak banatuko ditu zientziaren zabalkundea sustatzen duten parte-hartzaileak saritzeko. Eibarren ospatuko den amaierako ekitaldian, José Ramón Urquijo Goitiak, CSIC-eko ordezkariak, eta Enrique Zuazuak, matematikari eibartarrak, ere hartuko dute parte. Azken horrek, amaierako hitzaldia eskainiko du, "Matemáticas: pasión y profesión" izenburupean, 10:00etan.

Egitarau osoa kontsultatzeko SAKATU HEMEN.

Erlazionatutako elementua