Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bisitak, Udal Artxiboan

Bisitak, Udal Artxiboan

Bisitak Udal Artxiboan

2014/02/27

Udal Artxiboak Klub Deportiboko kideen bisita jaso du.

Udal Artxiboak, atzoko egunez, Eibarko Klub Deportiboko kideen bisita jaso zuen. Artxiboa ikusteaz gain, Eibarko irudi historikoekin egindako ikus-entzunezko bat ikusteko aukera ederra izan zuten. 

Horrelako ekimenak 2010eko urtarrilean jarri genituen abian, Udal Artxiboaren instalazio berriak inauguratu genituenean. Horrela, Udal Artxiboa ezagutarazi nahi dugu informazio-iturri eta memoria legez, identitate kolektiboaren izenean jardutearren, eta, nola ez, dokumentu-ondarearen zaintzaile eta gordetzaile gisa.