Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

URB-Grade Proiektuko instalazio lanak Ipurua Kaleko faroletan

2014/06/03

Ostegun honetan, ekainak 5, goizeko 8etatik aurrera, udal langileek Teknikerreko teknikoekin batera Ipurua Kaleko hainbat faroletan URB-Grade Proiektu europarraren komunikazio nodoak jartzeko lanak hasiko dituzte.

Lanak Bolera taberna inguruan dauden 15 faroletan egingo dituzte eta 3 egunetan egitea aurreikusten da. Ekainak 5ean hasi eta, Udal Lantaldearen beste konpromesu batzuk direla eta, ekainak 10 eta 11an bukatuko dira.

Lan hauek errazteko, autopistaren zubiaren azpian dagoen zabalgune txikian hainbat aparkaleku erreserbatuko dira. Erreserba ostegunerako bakarrik egingo da. Erreserbaturiko gunea Udaltzaingoak markatuko du bezperan.

Urb-Grade proiektu europarra argiteria publikoaren eraginkortasun energetikoari lotuta dago, Europar Batasunak esleituta 2.663.720 euroko aurrekontua du eta 39 hilabetetako bizia. Eibarko Udala eta IK4-Tekniker zentro teknologikoaz gain, proiektuan 3 herrialdetako beste 7 bazkidek parte hartzen dute. Dinamarkatik, Alexandra Instituttet zentro teknologikoak eta Kalundborg herriko udalak, Finlandiatik Tampereko Unibertsitateak eta THT Control OY eta TTY-SAATIO enpresek, eta Espainiako Telvent Global Services eta FENIE Energia enpresek.