Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Umeen bertso jaialdiak Coliseoan

2012/05/10

Maiatzaren 14an eta 15ean Eibarko ikastetxeetako LH5 eta LH6 mailetako ikasleek ikasturte amaierako bertso jaialdiak eskainiko dituzte.

Emanaldi biak 18:00etan izango dira.

Maiatzaren 14an, astelehena, Juan Antonio Mogel eta Amaña ikastetxeetako ikasleak izango dira bertsolariak. Maiatzaren 15ean, asteartean, La Salle Isasikoen, Arrateko Andra Marikoen, Urkizukoen eta Aldatzekoen txanda izango da.

Sarrerak euro 1en daude salgai Coliseoko leihatilan, ostiraletan 21:00-22:00 bitartean, astelehenetan,19:00-20:00 bitartean, eta emanaldi egunean, ekitaldia hasi baino ordubete lehenago.