Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udan gaztetan 2013

2013/05/17

DBH-ko nerabeek uztailaren 15etik 19ra Urdaibaiera akanpada bezala joateko aukera paregabea izango dute.

Urdaibaiko akanpadan aukera ezberdinak izango dituzte, mendi irteerak, piraguetan ibili, SUP egiteko aukera, hondartzara ateraldia.... ondo pasatu eta lagun berriak egiten ditugun bitartean.

Norentzat: eibarko DBH-ko nerabeentzat

Izen ematea: maiatzaren 21etik 26ra.

Non: Indianokua gaztelekuan (18:00etatik-20:00etara)

Prezioa: 75€ nerabe bakoitzak. Anaia-arrebek 65€ (anaia-arreba bakoitzeko)

Bilera informatiboa: ekainaren 18an arratsaldeko 17:00etan (Indianokua gaztelekuan)

Oharrak:

  • Ditugun plaza baino gende gehiago izena eman ezkero, guztien artean zozketa egingo da.
  • Hirunaka edo launaka apuntatu daiteke.
  • Kanping denda, janaria eta sukaldatzeko beharrezko tresnak nerabeek eraman behar dute.

 

Informazio gehiago 943 708 437 edo 943 206 231 telefonoetan jaso ahal izango duzu.