Udaltzaingoaren abisua: Obrak Estaziño kalean

2012/07/18
Datorren astelehenean, uztailak 23, Estaziño kalea urbanizatzeko lanak hasiko dira.

Zorua (zoladura) aldatuko da galtzadarria jarriz eta espaloiak zabaldu eta berrituko dira. Lanak egiteko epea: 2 hilabete inguru.

Horiek horrela, Estaziño kalea itxi egingo da trafikoarentzat.

Mozketa horrek zenbait aldaketa ekarriko ditu batez ere trafikoan, baina baita aparkalekuetan ere.

APARKALEKUAK

Errebal kaleko aparkalekuan, Muzategi aldera dagoen ormaren parean, obrako 3 kaxeta jarriko dira eta parean dagoen 4 ibilgailurentzako aparkalekuan aparkatzea debekatuko da..

 TRAFIKOA

  •  Saihesbidetik Estaziño kalera doan irteera itxi  egingo da trafikoarentzat.
  • Bittor Sarasketa kalean, epaitegi zaharraren ondoko aparkalekuko irteera parean, ibilgailuentzako pasabidea itxi egingo, kale horren goiko aldean zabor-biltze lanak eta zamalanak egin behar dituzten kamioientzat izan ezik. Kamioi horiek Estazio kaletik saihesbidera atera ahal izango dira, baina bakarrik Donostiarako noranzkoan.
  • Ibar-Gain kalean zirkulazioaren noranzkoa aldatu egingo da, eta Matsariatik Pagaegirakoa izango da, kamioiak Ibar-Gaineko enpresetara eta Pagaegi eta Blas Etxebarria inguruetara iritsi ahal izan daitezen.     
  • Jardiñeta kaletik Pagaegi kalerako jaitsiera debekatuta egongo da, bide tarte hori goranzkoa bakarrik izango delarik.
  • Jardiñeta kaleko 12. zenbakitik Aldatze kalerako bide zatia noranzko bakarrekoa izango da (Jardiñetatik Aldatzerantz).

 

Errepide mozketaren berri emateko, panel informatiboak ipiniko dira ondorengo tokietan: Azitaingo biribilgunean, Txarakuaren irteeran, Matsaria, Itxio, Amaña eta Sallabenteko biribilgunean.