Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak lan lerro bat zabaldu du Eibarko enpresak handitzeko edo tokiz aldatzeko beharrei irtenbidea emateko

2017/09/07

Duela gutxi, 136 enpresei egindako azterketa batean, horietako hogei batek borondatea azaldu dute handitzeko edo tokiz aldatzeko.

Azkenaldian, Eibarko 136 enpresei azterketa bat egin zaie beren jarduerari buruz eta horietako hogei inguruk beren borondatea azaldu dute handitzeko edo tokiz aldatzeko. Hori dela eta, Eibarko Udalak, Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza Sailaren bitartez, ‘Lurzoru’ izeneko lan lerro berri bat zabalduko du eta, horren bitartez, sakontasun osoz egindako enpresa bakoitzaren txosten zehatz bat egingo da.

Aipatutako lana aurrera eramateko, enpresei buruzko aukeretarako eta beharretarako hainbat denbora-epe ezberdin bereiztuko dira: berehalakoa (urtebete), epe motza, epe ertaina, epea luzea eta mugagabea. Hogei enpresekin sakontasuneko elkarrizketak egingo dira eta, jarraian, oinarrizko dokumentu bat egingo da etorkizunean sortu daitezkeen jardueretarako eta parte hartuko duten eragile guztiak koordinatzeko.

Azitaingo enpresen hazitegiak bederatzi gune izango ditu ekintzaileentzat

Halaber, Eibarko Azitaingo industrialdean kokatuta dagoen enpresen hazitegiak bere egitura aldatu du enpresentzat bederatzi modulu izateko; aurretik, zazpi zituen. Inkubagailu hori sortu da Eibarko Udalaren, Sprilurren eta Debegesaren artean sinatutako hitzarmen bati esker. Helburua da ekintzailetza babesteko zerbitzua indartzea, eta, horretarako, aukera eskaintzea eskualdeko enpresa ekintzaileei lan esparruak konpartitzeko.

‘Eibargunea’ izeneko enpresen ‘hazitegia’ martxan ipini zenean, 176 metro karratuko azaleran, prestatu ziren honako toki hauek: zazpi modulu independente; bilera gela bi eta office edo sukalondo bat. Orain egindako birmoldaketaren ostean eta dauden beharrak ikusita, bilera gela biak kenduko dira bulego moduluak bihurtzeko.

Ekintzaileen enpresentzat dauden bulego moduluetako hiru okupatuta daude; beraz, beste sei erabilgarri daude. Aipatutako moduluak bulego batean lan esparru bat behar duten proiektuak hartuko ditu.

etiketak: hazitegia, Eibar, enpresak