Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak ikastaro bat antolatu du 30 pertsona trebatzeko gune komertzial ertain eta handietako kutxazain apal-betetzaile lanposturako

2017/07/03

Ikastaroa karga familiarrak dituzten 25 eta 55 urte bitarteko pertsonentzat da. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 18an amaituko da.

Eibarko Udalak, Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioarekin elkarlanean, ikastaro bat antolatu du 30 lagun trebatzeko, gune komertzial ertain eta handietako kutxazain apal-betetzaile lanposturako. Ikastaroa karga familiarrak dituzten 25 eta 55 urte bitarteko eibartarrentzat da eta, gutxienez, honako baldintza hauetako bat bete behar dute: diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea (DBE), trebakuntza baxua edo batere trebakuntzarik ez izatea edo iraupen luzeko langabeak izatea.

Programa honek aukerak sortu nahi ditu zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen ahalduntzea sustatzeko, haien autonomia pertsonala indartuz, gaitasunak sustatzeari lehentasuna emanez eta daukaten potentzialtasuna hobetuz, hala, gizarteratze- eta laneratze-prozesuan aurrera egiteko.

Uztailaren 3an, ikastaroaren aurkezpena egingo da Enpleguaren Euskal Zerbitzuko instalazioetan (Lanbide). Eskaerak Pegoran aurkeztu beharko dira uztailaren 18ra arte. Behin hautaketa eginda, irailean zehar, identifikatu egingo dira parte hartzaileen baliabide, konpetentzia eta gaitasun pertsonal, sozial eta profesionalak, eta baita gabeziak eta hobetu beharreko arloak ere.

Jarraian, urrian zehar, trebatze- eta praktika-jarduerak egingo dira, parte hartzaileei ezagutza eta gaitasunak emanez gune komertzial ertain eta handietako kutxazain apal-betetzaile lanposturako. Ikastaroak 50 ordu iraungo du: 40 ordu “kutxa-eragiketak produktuak saltzean” eta 10 ordu “produktua birjartzean”.

Fase hori bukatu ondoren, abenduan, banan-banakako laguntza aldi bat egongo da laneratze-prozesuan, eta, azkenik, trebakuntza-prozesu guztiaren ebaluazio osoa egingo da.