Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak "Gure enpresak ezagutu. Gure burua enpresotarako prestatu" proiektua bultzatu du.

2013/04/19

Ekimen horretan, Udalaz gain, Armeria Eskolak eta UNI Eibar-Ermuak ere parte hartzen dute: informazioko DVD bat, bisitak enpresetara eta topaketak ikasleekin eta gurasoekin. Gainera, datorren ostegunean, apirilaren 29an, topaketa bat egongo da Portalean.

Gure enpresak ezagutu. Gure burua enpresotarako prestatu". Horixe da Eibarko udalak lanbide heziketa eskaintzen duten herriko ikastetxeekin batera (Armeria Eskola eta UNI Eibar-Ermua) bultzatu duen proiektua. Ekimen honekin, prestakuntza bide berri bat aukeratzeko unean dauden ikasleei eta haien familiei, gure inguruan gaur egun dauden produkzio-sektoreak zeintzuk diren eta nolakoak diren azaldu nahi zaie. Gainera, proiektu honekin, inguruko tailerrek eta enpresek benetan eskatzen duten prestakuntza-mota zein den erakutsi nahi da; tailerretan eta enpresetan lanean jarduteko eskatzen diren prestakuntza-eskakizunak zeintzuk diren azaltzea. Prestakuntza eta eskakizun horiek Armeria Eskolan eta Uni Eibar-Ermuan, bietan eskaintzen dira.

 Helburu horiek lortzeko eta ikasleek Lanbide Prestakuntzaren bidea aukeratu dezaten, hainbat ekintza planteatu dira. Ikastetxeetan DVD batzuk banatu dira, Eibarko Lanbide Prestakuntzako ikastetxeetan zer lantzen den eta gauzak nola lantzen diren ikusteko. Bestalde, enpresetara joateko bisitak antolatu dira ikasleek gure inguruko tailerretan eta enpresetan egiten den lana zein den ikus dezaten. Lanbide Prestakuntzako ikastetxeetako irakasleek lagunduko die bisita horietan, eta irakasle horiek izango dira industria batek eskatzen dituen zereginetarako bete behar diren baldintzak zeintzuk diren azalduko dizkietenak.

Topaketa bat ere antolatu da. Bertan, Confebask-eko buruak, Nuria López de Gereñu andrea, eta Eibarko JAZ Zubiaurre enpresako gerenteak, Eduardo Zubiaurre, "Kualifikazio profesionala eta enplegagarritasuna: Oraina eta etorkizuna" izango dute mintzagai eta hizpide. Hitzaldi hori, horretan interesa duten pertsona guztiendako irekia da eta Portaleko Aretoan eskainiko da apirilaren 25ean -osteguna- 19:00tik aurrera.