Udalak datu irekiei buruzko tailerra antolatu du

2015/03/02
Martxoaren 17an izango da saioa Portalean; Horretan interesa duten pertsona guztiek martxoaren 15era arte eman dezakete izena, Juan San Martin liburutegian. Saioa Giza Zientzien profesional guztiei begira antolatu da, beren lanagatik datu eskuragarriez eta berrerabilgarriez balia daitezkeenak.

Eibarko udalak,  datu publikoen berrerabilpenaren inguruan detektatu dituen aukerak sustatzeko asmoz eta datu horien gizarte-balioa eta balio ekonomikoa kontuan hartuta, tailer bat antolatu du “Datu irekiak: aukera handia kazetarientzat eta Giza Zientzietako beste profesional batzuentzat” izenarekin. Saio honen helburua, Alorza.net Work in Progress enpresarekin elkarlanean, datu irekien (Open Data) eremuan dauden aukera berri guztien aurrean begiak zabaltzea da, eta hain zuzen ere, informazio horretaz balia daitekeen jendearen artean zabaltzea. 

Tailerrak iraungo duen lau ordu  horietan, bertara azaldutakoek datu irekien ezaugarriei buruzko nozio gehiago har ditzakete, baita datuen kokapenaz eta datuok erabiltzeko moduaz ere. Era horretan, Toki Administrazioek gai horren inguruan betetzen duten eginkizuna zein den ezagutuko dute; gizarte zibilak berak betetzen duena eta "Datuen periodismoa" delakoa aztertuko dute.  Azalpen horiek hainbat adibide erakutsita osatuko dira; praktika bat ere egingo da.

Hortaz, tailerrak bi parte izango ditu: aurreneko ordu bietan,  datu irekiei buruzko jakin beharrekoak eta datuen berrerabilpenari buruzko guztia eskainiko da, eta bigarren zatian, emandako prestakuntza hori praktikan jarriko da lantaldeak eratuta eta lantalde bakoitzean sortu diren ideia horiek denen artean azalduta.

Saio honen hizlariak Carlos de la Fuente(Alorza.net Work in Progress enpresakoa) eta Alberto Ortiz de Zarate izango dira; bigarrena, Antolaketa Psikologian lizentziatua, aditua Gobernu irekiaren alorrean, herritarren parte-hartzearenean, datu irekietan eta berrikuntza publikoan.

Martxoaren 17an izango da saioa Portalean; izenak emateko epea martxoaren 1ean irekiko da. Horretan interesa duten pertsona guztiek martxoaren 15era arte eman dezakete izena, Juan San Martin liburutegian.  Gehienez 40 pertsona onartuko dira eta 12 gutxienez.

Saioa eskaintzeko ordutegiari dagokionez esan behar da aukera bi daudela. Bata, goizez, 9:00-13:00; eta bestea, arratsaldez, 16:00-20:00. Aukera bata edo bestea, inskribatutako pertsonen nahiaren arabera.