Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilerak gazteen lokalei buruzko Ordenantzaren testua hobetzeko

2013/03/18

Eibarko udalak, Hirigintza Sailaren bitartez, lanean dihardu gazteen lokalei buruzko Ordenantzaren testua hobetzeko herritarren parte-hartzea sustatzen.

Udalak aurkeztutako zirriborroari idatziz egindako proposamenak jasotzeko aldia amaitu ondoren –dokumentua PEGORA udalaren webgunean dago eskuragarri, baita Hirigintza Sailean eta udal Gaztelekuan ere- orain beste aldi bat zabaldu da interesatu guztiek udal arduradunekin bilerak egin ditzaten 

Horretarako, beste epe bat zabaldu da hitzorduak eskatzeko. Martxoaren 18an hasiko da eta hil horren 27an amaituko da hitzordua eskatzeko epea.

Hitzordua izateko eskaerak PEGORAn, telefonoz (943-708401 edo 943-708408 zenbakietara deituta) edo e-mailez egin daitezke (alcaldia@eibar.net, urbanismo@eibar.net  edo gazteria@eibar.net). 

Eibarko udaletik dei egiten zaie gazteei bilera hauetan parte hartu dezaten.