Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak, betearazpen subsidiarioko espedienteari ekin dio Tiburzio Anituako garajeen obran

2013/02/12

Joan zen urtarrilean ekin zitzaion espedienteari, hezetasunaren arazoari konponbidea emateko orduan, enpresak egin dituen obrak ez direlako behar bestekoak izan

2012. urtean zehar, obra amaitu zenetik, Obra sailak kontratistari sarritan eman zion akats haiek konpontzeko agindua, eta ez bakarrik ahoz, idatziz ere hiru bider eman zion agindu  bera, azkena 2012ko azaroaren 14an. Enpresak egin dituen lanekin arazoari ez zaionez konponbiderik bilatu , udalak, 2013ko urtarrilaren 28an, betearazpen subsidiarioko espedienteari ekin zion. Datozen asteetan lan edo obra hori beste enpresa bati adjudikatuko zaio.