Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak 67.300 euro jarriko ditu Eibarren merkataritza jarduera bultzatzeko

2012/06/22

Alkateak hiru hitzarmen izenpetu ditu Eibar Merkataritza Irekia entitatearekin eta Dendarien Elkartearekin, krisialdi une honetan merkataritzaren alorrari ahalik eta gehien laguntzearren.

Eibarko udalak, 2012. urte honetan, hainbat ekintza bultzatuko ditu hiriko merkataritza-jarduera biziberritzeko. Horretarako, gaur bertan, hiru hitzarmen izenpetu ditu Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin eta Eibarko Dendarien Elkartearekin.Hitzarmen horiek izenpetuta, udal honek, urte honetan 67.300 euro jarriko ditu herriko denden alde.

Ekimen-mota hauen bidez, Eibarko udalak, bertakoEkonomia Garapena, Berrikuntza eta Enplegu sailetik, herriko dendei erreminta batzuk eskaini nahi dizkie euren lana errazteko, eta, aldi berean, elkartegintza, lankidetza-foroak eta elkarlana bultzatu ahal izateko; hori dena merkataritza bultzatzearren, batik bat krisialdi ekonomikoko egoera honetan. Udalak, merkataritzaren alde egiteko betidanik erakutsi duen bide hori mantendu nahi du, azken urteotan egiten ari den bezala.

Aurrenik izenpetu den hitzarmenak Eibarko Dendarien Elkarteari 27.000 euroko diru-laguntza ematea du helburu  “Eibarko dendarien aldeko sustapena” egiteko.

Bigarren hitzarmenarekin, Eibarko udalak 12.000 euroko diru-laguntza ematen dio Eibar Merkataritza Gune Irekiari, eta entitate hori izango da Eibarko plaza biziberritzeko eta hari bultzada bat emateko behar diren ekintza guztiak eramango dituena.  Programatu diren egiteko horien  asmoak, betidaniko "Eibarko plazia" bultzatzean oinarritzen dira eta han egiten den jarduerari merezi duen zer hori ematea, udalak, aldez aurretik ere  egin duen ahaleginaren ildotik.

Hirugarren hitzarmena, Eibarko udalaren eta  “Eibar Merkataritza gune Irekia”ren artean izenpetu denak, 28.300 euroko partida edo kontu-sail bat ematean datza, lan bitartekaritza sustatzea, giza baliabideak prestatzea eta Eibarko merkataritza biziberritzea  helburuekin.Krisiaren ondorioz sektore horretan oso kontratu berri gutxi egin denez, hitzarmen horren bitartez prestakuntza etengabea eman nahi zaie lehendikan ere Eibarko dendetan beharrean dihardutenei.

Beste diru-ekarpen batzuk urtean zehar.

Hiru hitzarmen horiei, urtean zehar merkataritzaren edo denden alde egiten diren beste ekintza batzuk gehitu behar zaizkie.Atal horretan sartzen da urtean egiten den 64.800 euroko transferentzia, "Eibar Merkataritza Gune Irekia”ri ematen diona. Hor daude sartuta Eibarko kaleetan Gabonetan jartzen diren argien kostua, instalazioarena eta funtzionamenduarena.

Horrez gain, "Umeak Eskolara" eta "Diru-laguntzak ikasleei" kanpainei esker, Eibarko dendetan, urtero, 270.000 euro sartzen dira, udalak emandako laguntzarekin, programa horien onuradun diren familiek egiten dituzten erosketek zenbateko hori dutelako.