Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak 13 erretoki berri ipini ditu Arraten eta Elgetako errepideko parkeetan

Udalak 13 erretoki berri ipini ditu Arraten eta Elgetako errepideko parkeetan

Arrate.

2016/07/29

Parrila zaharrak hondatuta zeudela detektatu ondoren, 12.000 euro inbertitu dira egitura berrietan; uda honetatik aurrera erabil daitezke.

Arratek eta Elgetako errepidearen ondoan dauden parkeek erretegi berriak izango dituzte uda honetan; erretegi berriek ordezkatuko dituzte bi gune horietan zeuden zaharrak, urteak aurrera joan ahala, hondatzen joan baitira. Duela hilabete gutxi, Udalak komenigarritzat jo zuen doaneko zerbitzu publiko horren ordezkapen plan bat martxan ipintzea; zerbitzua naturaz gozatzera doazen pertsona edota taldeei zuzenduta dago eta erretegiak jatekoak prestatzeko erabil ditzakete. Gauzak horrela, apirilean hasi zituzten beharrezko tramiteak ideia gauzatzeko, eta aukera ezberdinak aztertu zituzten ingurunerako aproposenak diren egituren inguruan.

Erretegi motak aukeratu ondoren, duela bi aste, Eibarko Ulmar enpresa hamar unitate ipintzen hasi zen Arrateko zelaiaren inguruan, mahaiak dauden lekuan.

150 bider 100 zentimetroko neurria duten txapazko hamar erretegi dira. Bakoitzak 70 zentimetro zabal eta 50 zentimetro sakon diren bi parrila ditu aurrez aurre ipinita. Unitate bakoitzak (erretegia eta bi parrila) 985 euro balio du.

Elgetako errepideko parkeetan hiru erretegi-unitate ipini dituzte lehendik dauden hormigoizko zimenduen gainean: bat, Kiroldegitik gertuen dagoen parkean eta, beste biak, Mankomunitatearen instalazioen azpian dagoen parkean. Kasu honetan, modulu bakoitzak 70 zentimetro zabal eta 50 sakon diren bi erretoki ditu aurrez aurre ipinita. Erretegi modulu bakoitzak 712 euroko prezioa dauka.

Udal inbertsioa —Zerbitzu Sailaren ardurapean— 12.000 euro ingurukoa izan da: Arrateko hamar erretegien (9.850 euro) eta Elgetako errepideko hiruren (2.140 euro) batura.