Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal-webgunera egindako bisita kopurua % 14,84 igo zen 2016an aurreko urtearekin alderatuta

Udal-webgunera egindako bisita kopurua % 14,84 igo zen 2016an aurreko urtearekin alderatuta

Udal-webguneko orrialde nagusia.

2017/02/02

Udalaren www.eibar.eus web-orriak 273.502 bisita izan zituen iaz. Eta, guztira, 147.457 bisitari izan ziren. Datuek argi erakusten dute bisitak igo direla 2015 urtearekin alderatuta, zehazki 35.336 bisita gehiago izan zituen. Erabiltzaileek 2016an gehien erabili zuten hizkuntza gaztelania izan zen, 244.261 bisitarekin guztira. Euskara, berriz, 6.814 bisitatan aukeratu zuten. Eibar, Donostia eta Bilbotik jaso zituen 2016an bisitari gehien udalaren web-orriak.

Eibarko Udalaren web-orrira -www.eibar.eusegindako bisita kopuruak gora egin zuen 2016an aurreko urtearekin alderatuta. Hala, udal-webgunearen bisita kopurua % 14,84 igo zen iaz. Guztira, udalaren web-orriak 147.457 erabiltzailek edo bisitarik egindako 273.502 bisita edo saio izan zituen. Gauzak horrela, datuek garbi erakusten dute bisita kopurua nabarmen igo dela 2015arekin konparatuta; izan ere, 35.336 bisita edo saio gehiago izan ziren. Gainera, bisita kopuru handiena 2016ko maiatzaren 16an -1.764 saiorekin guztira- eta 2016ko urriaren 7an -1.619rekin- izan ziren.

Gaztelania, hizkuntzarik erabiliena

Bestalde, udal-webguneko erabiltzaileek 2016an gehien erabili zuten hizkuntza gaztelania izan zen, 244.261 bisita edo saiorekin (209.710 bisita 2015ean). Euskaraz, berriz, 6.814 bisita egin ziren (10.086 bisita 2015ean).

Erabiltzaileen jatorria

Espainiatik jaso zituen bisitari gehien 2016an udal webguneak; rankinean Errusia, Mexico, Argentina eta Peru datoz ondoren. Halaber, Eibar, Donostia eta Bilbo hirietatik jaso zituen bisitari gehien www.eibar.eus web-orriak; sailkapenean lehenengo posizioetan 2015eko hiri berdinak izan ziren iaz.

Gehien ikusitako atalak

2016an erabiltzaileek, guztira, 825.503 orrialde ikusi zituzten Eibarko Udalaren web-orrian; 583.230 gazteleraz eta beste 109.621 orrialde euskaraz. Gazteleraz gehien ikusitako atalak Kultura, Tramiteak eta zerbitzuak, Udala eta Albisteak izan ziren. Bestalde, bisitariek euskaraz gehien ikusi zituzten orrialdeak honakoak izan ziren: Kultura, Tramiteak eta zerbitzuak eta, hirugarrenez, Udala atala.

Sare sozialen bidez ere bisita kopuru handia lortu zuen udal-webguneak 2016 urtean. Aurreko lerroetan esan bezala, 273.502 bisita edo saio izan ziren guztira, eta 23.382 gizarte-sareen bitartez izan ziren. Eibarko Udalaren Facebook-eko orrialdearen bidez 18.004 saio edo bisita erakartzea lortu ziren, eta Twitterreko kontu ofizialetik, berriz, 4.286 bisita.