Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal-webgunera egindako bisita kopurua % 65,86 igo zen 2015ean aurreko urtearekin alderatuta

2016/02/04

Udalaren www.eibar.eus web-orriak 238.166 bisita izan zituen iaz. Eta, guztira, 127.354 bisitari izan ziren. Datuek argi erakusten dute bisitak nabarmen igo direla 2014 urtearekin alderatuta, zehazki 94.570 bisita gehiago izan zituen. Erabiltzaileek 2015ean gehien erabili zuten hizkuntza gaztelania izan zen, 209.710 bisitarekin guztira. Euskara, berriz, 10.086 bisitatan aukeratu zuten. Eibar, Donostia eta Bilbotik jaso zituen 2015ean bisitari gehien udalaren web-orriak.

Eibarko Udalaren web-orrira -www.eibar.eus- egindako bisita kopuruak nabarmen egin zuen gora 2015ean aurreko urtearekin alderatuta. Hala, udal-webgunearen bisita kopurua % 65,86 igo zen iaz. Guztira, udalaren web-orriak 127.354 erabiltzailek edo bisitarik egindako 238.166 bisita edo saio izan zituen. Gauzak horrela, datuek garbi erakusten dute bisita kopurua nabarmen igo dela 2014arekin konparatuta; izan ere, 94.570 bisita edo saio gehiago izan ziren. Gainera, bisita kopuru handiena 2015eko irailaren 18an -1.124 saiorekin guztira- eta 2015eko ekainaren 18an -1.097rekin- izan ziren.

Gaztelania, hizkuntzarik erabiliena

Bestalde, udal-webguneko erabiltzaileek 2015ean gehien erabili zuten hizkuntza gaztelania izan zen, 209.710 bisita edo saiorekin. Euskaraz 10.086 bisita egin ziren. Edonola, iazko datuak 2014 urtekoak baino askoz hobeak dira; izan ere, duela bi urte 125.133 bisita edo saio erregistratu ziren gaztelerazko orrietan eta 3.842 euskarazkoan.

Erabiltzaileen jatorria

Espainiatik jaso zituen bisitari gehien 2015ean udal webguneak; rankinean Mexiko, Kolonbia eta Estatu Batuak datoz ondoren. Halaber, Eibar, Donostia eta Bilbo hirietatik jaso zituen bisitari gehien www.eibar.eus web-orriak; sailkapenean lehenengo posizioetan 2014ko hiri berdinak izan ziren iaz.

Gehien ikusitako atalak

2015ean erabiltzaileek, guztira, 818.019 orrialde ikusi zituzten Eibarko Udalaren web-orrian; 543.959 gazteleraz eta beste 121.883 orrialde euskaraz. Gazteleraz gehien ikusitako atalak Tramiteak eta zerbitzuak, Agenda eta Kultura mikrosite berria izan ziren. Bestalde, bisitariek euskaraz gehien ikusi zituzten orrialdeak honakoak izan ziren: Tramiteak eta zerbitzuak, Kulturako mikrositea eta, hirugarrenez, Udala atala.

Sare sozialen bidez ere bisita kopuru handia lortu zuen udal-webguneak 2015 urtean. Aurreko lerroetan esan bezala, 238.166 bisita edo saio izan ziren guztira, eta 9.911 gizarte-sareen bitartez izan ziren. Eibarko Udalaren Facebook-eko orrialdearen bidez 7.355 saio edo bisita erakartzea lortu ziren, eta Twitterreko kontu ofizialetik, berriz, 2.472 bisita.