Udal sailak eta zerbitzuak batzen dituen atal berria sortu da udal webgunean

2015/11/09
‘Udal sailak eta zerbitzuak’ izenburupean, atal berria sortu da ‘Udala’-ren barruan. Atal berriak udal sail eta zerbitzu guztien eginkizunei eta eskaintzari buruzko informazio osoa, erabilgarria eta egiazkoa ematen die erabiltzaileei. Atal berriak batzen dituen azpiatalak honako hauek dira: Alkatetza; Idazkaritza; Udal Artxiboa; Antolamendu eta Pertsonala; Arlo Ekonomikoa; Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza; Hirigintza; Obrak; Zerbitzuak; Udaltzaingoa; Pegora; Informatika; Gizartekintza; Euskara; Kultura; Kirolak.

Udal webgunea berritzeko eta hobetzeko asmoz, Eibarko Udalak informazio orokorreko atal berria sortu du herritar guztientzat ‘Udala’ atalean. ‘Udal sailak eta zerbitzuak’ izenburupean, atal berriak arlo eta zerbitzu guztien eginkizunei eta eskaintzari buruzko informazio osoa, erabilgarria eta egiazkoa erakusten die erabiltzaileei.

Atal berriak batzen dituen azpiatalak honako hauek dira: Alkatetza; Idazkaritza; Udal Artxiboa; Antolamendu eta Pertsonala; Arlo Ekonomikoa; Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza; Hirigintza; Obrak;  Zerbitzuak; Udaltzaingoa; Pegora; Informatika; Gizartekintza; Euskara; Kultura; Kirolak. Arlo eta zerbitzu bakoitzaren eskaintza eta betebeharrak batzeaz gain, erabiltzaileek udal sail eta zerbitzuekin lotutako beste datu interesgarri batzuk aurkituko dituzte atal berrian, hala nola, harremanetarako datuen informazioa edota arduradun politiko eta teknikoenak, besteak beste. Asmoa da atal berria, pixkanaka, berritzen joatea, eta, era berean, informazio berria plazaratzea.

Atal berriak Gardentasunaren, Informazio Publikoa eskuratzeko eta Gobernu Onaren 2013 / 19 Legearen eskakizunetako bat betetzen du aldi berean, hots, udal sail eta zerbitzuen eginkizunei eta zerbitzuei buruz, derrigorrez, plazaratu behar den informazioa erakustea.

Aipatutako atal berriaz gain, udal webguneak bere baitan izaten jarraituko du ‘Udalaren egitura: telefonoak eta emailak’ deritzon atala, ‘Udala’-ren barruan azken hori ere. Atal horretan, erabiltzaileen esku izango dira udal sail eta beste zerbitzu batzuen intereseko telefono zenbakiak eta posta elektronikoak, adibidez; San Andres Fundazioa, OMIC edo Kiroletako Udal Patronatua, besteak beste.

Etengabe berritzen doan web-orria

Azken hilabeteotan, hobekuntza nabariak izan ditu udal webguneak. Udal sail eta zerbitzuen inguruko atal berria sortzeaz gain, duela gutxi beste aldaketa batzuk egin ziren web orrian, Udala herritarrei hurbiltzeko xedearekin. Alde batetik, udal webguneko azala edo orrialde nagusian hobekuntza nabariak egin ziren, eta bestetik, webgunean bertan, atal bi sortu ziren: Gardentasunaren ataria eta Kulturaren mikrositea.

 

Udal sailak eta zerbitzuak batzen dituen atal berria sortu da udal webgunean

'Udal sailak eta zerbitzuak' ataleko irudia.