Udal Artxiboaren datu estatistikoak

2014/06/11
Joan zen urtean, Eibarko Udal Artxiboak 577 pertsona hartu zituen bere bulegoetan, eta pertsona horiek 2.005 kontsulta egin zituzten. Urte horretan Artxiboak 207 espediente helarazi zituen udal sail guztietara eta artxiboan 597 instalazio-unitate (kaxa, karpeta, legajo...) sartu ziren Udal Euskaltegia Fundaziotik, Idazkaritzarik, Ekonomia Sailetik eta Zerbitzu Sailetik.

Joan zen urtean, 2013, Eibarko Udal Artxiboak  577 erabiltzaile hartu zituen bertan Artxiboan. Erabiltzaile horiek 2.005 kontsulta egin zituzten hainbat  udal dokumenturen inguruan; kontsulta horiek gehienak Eibarko hirigintza-proiektuekin eta estatistikarekin lotutakoak izan ziren (zentsuak, erroldak, industria-matrikulak...). Hainbat udal atali 207 espediente-mailegu egin zitzaien. Urte horretan Artxiboan 597 instalazio-unitate (kaxa, karpeta, legajo...) sartu ziren ondoko Sail edo Atal hauetakoak: Udal Euskaltegia Fundazioa, Idazkaritza Saila, Ekonomia Saila eta Zerbitzu Saila.

Kontsulta gehienak -1.535- bertara etorrita egindakoak izan ziren; Artxiboaren instalazioetan bertan egindakoak; gehienak, eibartarrak. Horiez gain beste 470 kontsulta ere egin ziren, gehienak posta elektroniko bidez egindakoak.

Ikerketa

Udal funtsen dokumentazioa hainbat ikerketa eta hedapen proiekturen oinarri izan zen. Bestalde, Udal Artxiboak, herriko hainbat elkarteri laguntzen die beraien programak eta jarduerak egiterakoan.

Udal funtsen dokumentazioa hainbat  proiekturen oinarri izan zen. Batzuk aipatzearren hona hemen:

- 2013ko ekainaren 12an Bilbon izan zen “Uholdeak Euskadin: 30 urte beranduago” gaiaren inguruan.

-  "Hárek gerrako úmiak 'Aquellos 'niños de la guerra' de Eibar"

- Eibarko udalerriko “mugarri” zaharrak berreskuratzen.

- BERREIBAR Industria ondarearen eraldaketa proaktiboa.

- Geltoki Elkartea Dendarien Elkarteak antolatutako ekitaldiak. 

Zaharberritzea

Bestalde, Eibarko udal artxiboak, azken 20 urte hauetan, zaharberritze-programa bat garatu du hiriko historiaren dokumentu historiko esanguratsuenak eta adierazgarrienak berreskuratuta. Joan zen urtean, 32 espediente berriztatu ziren, 1593. urtekoak, Eibarko Eskribautza Funtsekoak. Espediente horiek oso egoera txarrean zauden, antzinatik kaltetuta zeuden suaren eta hezetasunaren ondorio. Orriak erdi erreta zeuden eta paperaren egoera hain  txarra zenez, ezinezkoa zen haiek kontsultatzea.

 Bestalde, Eibarko Filatelia Elkarteak, joan zen urtean, Eibarren egin zen abiazioaren lehenengo jaiaren ehungarren urteurrena gogora ekarri zuenez, 1913ko San Juan jaietako kartela zaharberritu genuen. Urte hartan, herriko jaietan, hainbat ikuskizun izan ziren (zezenketak herriko ospitalearen alde dirua batzeko; banda-lehiaketa, erakusketak...) baina batzorde berezi bat antolatu zen, abioi batek, lehengo aldiz, Eibar gainean  hegan egin eta hegaldiaren erakustaldia egin zezan.  Tamaina handiko kartela da, koloretan egindakoa; bertan azaltzen da Marius Tercé abiadorea bere aeroplanoarekin. Kartel hori, zaharberritu baino lehen, zikina zegoen eta, gordeta egon denean beti tolestuta egon denez, marka handiak zituen.  Horrelako lanak oso denbora gutxirakoak izaten direnez, oso gauza jakinak iragartzeko erabiltzen direnez, kartel hura egiterakoan erabili zuten papera oso gramaje txikikoa zen,  kalitate eskasekoa, eta horregatik, euskarria indartu egin behar izan zitzaion dokumentua jendaurrean erakutsi ahal izateko.  

Digitalizazioa

Azkenik esan 2000. urtean martxan ipini zela Udal Artxiboaren digitalizazio-plana. Alde batetik, dokumentu-ondarea zaintzeko, eta bestetik, ondare hori zabaltzeko. 2013ko maiatzean eta apirilean amaitu zen Andres Prieto Arana eibartarraren ondare-funtsa, 2009. urtean Udal Artxiboaren eskuetan utzi zuena. Funts horretan ditugu -Bigarren Mundu Gerran, Frantziako erresistentziaren sasoian- Atzerriko Boluntarioen Batailoiak eta "Gernika" batailoiak sortutako dokumentazioa, eta horrez gain, korrespondentzia pribatua, egunkari-zatiak eta argazkiak ere bai.

 Adierazleak