Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udaberriko beherapen kanpaina abian da

2016/04/01

40 euroko prezioa duten bonuek erosketetan 50 euroko gastua egiteko aukera emango dute, apirilaren 1etik maiatzaren 7ra arte. Kanpaina Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatu du eta Eibarko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak diruz lagundu dute.

Udaberriari ongi-etorria emateko beherapen kanpaina berriz ere martxan jarri du Eibar Merkataritza Gune Irekiak, Eibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailren laguntzarekin. 40 euroko prezioa izango duten erosketa-bonuek erosketetan 50 euroko gastua egiteko aukera emango dute. Gaur bertan, apirilak 1, jarri dira salmentan txartelak, agortzen diren arte, Eibar Merkal Gune Irekiko bulegoan (Untzaga 7an, Artola jatetxearen ondoan) eta esku-dirutan edo kreditu-txartelarekin ordain daitezke.

Bonuak apirilaren 1etik maiatzaren 7ra arte izango dira erabilgarri “Hemen Bai – Aquí Sí” kartela duten establezimenduetan. Guztira, 200 establezimenduk baino gehiagok parte hartzen dute kanpaina horretan. Establezimendu horietatik 150 inguru sektore eta arlo ezberdinetako denda eta zerbitzuak dira, eta beste 50 inguru ostalaritzako establezimenduak. Bonuak pilatu daitezke eta bezeroak nahi izanez gero, bonu bakoitza bi dendatan edo establezimendutan egindako erosketetan zatikatu daiteke, bakoitzean gutxienez 25 euroko erosketa eginda. Hala, gastua erraztu nahi da, izan ere; ostalaritzan ohikoa da gastua 50 eurora ez iristea erosketa bakarrean.

Kanpainak eskaintzen dituen abantailez gozatzeko honako baldintza hau bete behar da: erosketa-txartelak Eibarren erroldatutako pertsonek erosi ahal izango dituzte. Hortaz, pertsona horiek beren NAN erakutsi beharko dute EMGIn txartela erosteko orduan. Pertsona bakoitzak bono bakarra eros dezake. Eta kanpainak ez du aukerarik ematen erosketa-txartelarekin farmaziako produktuak erosteko baina bai parafarmaziako produktuak.

Era honetako ekimenen arrakasta ikusita, EMGIk bultzatutako kanpaina berriaren xedea Eibarko dendetan beren erosketak egiten dituzten eibartar bezeroei % 20ko deskontuak eskaintzea da. Modu horretan, merkataritza suspertu, bezeroak fidelizatu eta establezimendu zein erosleentzako mozkinak eta onurak lortu ahal izango dira.