Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Txomoko goiko parkea berriztatzea lehiaketara atera da 844.000 euroan

Txomoko goiko parkea berriztatzea lehiaketara atera da 844.000 euroan

Txomoko goiko parkea.

2016/06/09

Jarduketaren barruan sartuta dago parkea iragazgaiztea eta berriztatzea: jolastokia kenduko da, eta jardin-egonleku zabal bat sortuko da. Obrek 21 asteko epea izango dute gauzatzeko, eta uztailaren 5a arte dago zabalik epea enpresek eskaintzak egiteko.

Lehenago Txomoko beheko parkea legez, orain Txomoko goiko parkea, Arane kaleko 1 eta 9 zenbakien artekoa, osorik berriztatuko da; hirigintza-jarduketa horren barruan sartuta dago plaza iragazgaiztea eta berrantolatzea. Eibarko Udalak obra lehiaketara atera du: aurrekontua 843.987,88 eurokoa da (BEZa barne), eta gauzatzeko epea 21 astekoa da.

Proiektuan aurreikusita dago gaur egun dagoen jolastokia eta Arane eta Txomo arteko terrazako jardinerak kentzea, baita orain dagoen zorua ere, eta gero berriro urbanizatzea; guztira 2.498 metro duen eremuan egingo da jarduketa. Horrela, jardin-esparru handiak jarriko dira, parkearen azalera osoa erabili ahal izateko. Bidebarrieta 3 eta 21 arteko jardinak berriztatu ondoren geratu direnen modukoak izango dira berdegune horiek.

Azpian dituen garajeei ura sartzeari uzteko, arreta berezia jarriko da parkearen azalera iragazgaiztean eta junturen errefortzu eta tratamenduan. Gero, parkearen azalerako lanak amaitzeko, hormigoi inprimatuzko zoladura jarriko da, eta eskailerak berriztatuko dira.

Horrez gain, guztiz berrituko da kaleko argien instalazioa, LED argiak jarriz, 2015ean Txomoko beheko parkean jarritakoen modukoak, eta banku eta paperontzi berriak, eta, eskaileretako bi aldeetan, barandak jarriko dira.

Obra horiek egiteko euren eskaintzak aurkeztu nahi dituzten enpresek uztailaren 5a arte izango dute epea.