Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

TRABESA, berba irabazlea

2012/03/15

Eibarko herria aproposen definitzen duen Berba Lehiaketan Igone Lamarainek irabazi du saria TRABESA berbarekin.

TRABESA: apustua

Trabesa hitzak jokuetan (boloetan, txirloetan) egiten ziren apustuak dakarzkio gogora Igone Lamairaini. Baina, bestalde, berak dio Eibarko herriak gauza askoren aldeko apustua egin duela:

  • Emakumeak lanera gerturatu dituen lehenengo herrietakoa izan da.
  • Langileen eskubideen aldeko borrokak.
  • Euskalgintzak euskara bultzatzeko bideratu dituen ekimenak (gau-eskolak, ikastolaren sorrera, ...).
  • Eta, batik bat, "Eibar eredugarria" izan dadin herriak egin ahal duen eta egin behar duen apustua azpimarratzen du.

 

Epaimahaia bat dator Igonek dioenarekin: herri honek apustu asko egin behar izan ditu bizitzan, eta oraindik ere asko du egiteko.

Hori, alde batetik; izan ere, bestalde, askorentzat galdu samartuta egon zitekeen hitz bat berreskuratzeko modua edo aukera  ikusi da TRABESA berbarekin.