Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Pintxo Developer ekimenaren 2. bilera ostiralean

2014/01/14

Esperientzia hau Udalak bultzatutako ekintzailetza foroak, Gertatuk, martxan jarri dituen ekimenetako bat da.

Gertatu plataformaren baitan antolatutako ekintzek jarraipena izaten segitzen dute. Bilbao Makers eta Pintxo Developer ekimenen lehenengo topaketak ospatu ondoren, zeintzuetan beste eskualde batzuetan arrakasta lortu duten esperientziak zabaldu ziren, Eibarren taldeak sendotzeko asmoz bilera berriak prestatzen ari dira.

 Bideojokoen zaletuentzat, Pintxo Developerren bigarren bilera izango da ostiralean, hilak 17an, Anardi tabernan arratsaldeko 18:30etan. Pintxo Developer Donostian jaiotako ekimen bat da eta Eibarren ere bideojoko zaletuak batzeko asmoa du; hau da: alor horren zaletuak, marrazkilariak, programatzaileak, profesionalak edo horretan aritzeko gogoa duen jendea edo esperientziak konpartitzeko nahia duten jostalariak. Asmoak edo ideiak, hartu emanak, esperientziak, proiektuak eta une goxoak konpartitzea da helburua. Informazio gehiago nahiez gero:  info@pintxodeveloper.com  edo txiokatu: @pintxodeveloper

 Bilera, Gertatuk, Eibarko Udalak ekosistema ekintzaile eta berritzaile berri bat sortzeko abian jarri duen ekimenak, antolatu du. Gertatun, Udalarekin batera, hainbat eragile dabil elkarlanean–enpresariak, ikasleak, prestakuntza-zentroak...-, osatutako plataforma horren helburua negozio berrien sormena bilatzea delarik garatzeko bidean dauden alorretan.